2015eko udazkenetik, Bidarteko Turismo Bulegoa II. kategorian sailkatua da, eta, ondorioz, honako engaiamenduak hartzen ditu :

  • Sarbide errazeko harrera eta informazio guneak eskaintzea.
  • Zuen desmartxak erraztea.
  • Jarlekuak eskaintzea.
  • Tokiko turismo eskaintzari buruzko informazioa urririk ematea.
  • Wifira sarbidea urririk eskaintzea.
  • Irekitze orduak eta garaiak gutienez atzerriko bi hizkuntzatan afixatzea eta hedatzea.
  • Turismo edo animazio sasoi betean larunbatak eta igandeak barne, urtean orotara gutienez 240 egunez zabalik izatea.
  • Urte osoan zuen gutunei erantzutea.
  • Gutienez atzerriko bi hizkuntza menperatzen dituzten langileekin, etengabeko harrera zerbitzua segurtatzea.
  • Mapa turistikoen, planoen eta paperezko gida turistikoen ematea.
  • Hiru hizkuntzako gure webgunera sarbidea ematea.
  • Gutienez atzerriko bi hizkuntzatan itzulitako paperezko informazio turistikoa hedatzea. Dokumentu horiek honakoa jasotzen dute : sailkatutako ostataleku turistiko guztiak, ostatalekuen izenak, helbideak, helbide elektronikoak, webguneen helbideak, telefono zenbakiak eta sailkapen mailak ;  monumentuak eta gune turistiko kulturalak, naturalak edo aisialdizkoak, ohiko prezioak, publikoari irekitze orduak eta garaiak, webguneen helbideak, telefono zenbakiak eta helbideak ; gertakariak eta animazioak ; larrialdiko telefono zenbakiak.
  • Urtero, informazio turistikoa eguneratzea.- Kanpoaldean larrialdiko telefono zenbakiak afixatzea.
  • Bezero mota guztientzat, Turismo Bulegoaren parte den eremu osoko eskaintza kalifikatua aurkeztea.
  • Zuen galdeei erantzutea eta zuen satisfamenduaren neurtzea.
  • Kalitatezko desmartxa batean aritzea.
  • Egonaldi-aholkulari bat zuen zerbitzuko ezartzea.
  • Tokiko eskaintza turistikoari buruzko informazioaren fidagarritasuna eta gaurkotasuna bermatzea.