Please, fill your starting point.

No itinerary was found.

  • Driving
  • Bicycling

Trenez

Bidarte Biarritzeko tren geltokitik 5 kilometrora kokatzen da.
Chronoplus autobusen 12. eta C. ibilbideekin, Biarritzeko tren geltokitik Bidartera heltzen ahalko zarete.

Autobusez :

Chronoplus & Transports 64 autobusak  Bidartera heltzen dira.

Transport 64-eko 816. ibilbidea Baionatik abiatzen da eta Bidarte zeharkatzen du. Biarritzeko aireportutik, Biarritzeko tren geltokitik, Bidarteko herri barnetik, Uhabiako hondartzatik, Getariatik, Donibane Lohizunetik iragaten da eta azkenik Hendaiara heltzen da.

Chronoplus sareko 12., C. eta 13. ibilbideak Baionatik eta Biarritzetik abiatzen dira eta Bidartera heltzen dira.

Praktikoa ! Turismo sasoi betean, 21.00etatik 05.00etara, gaueko L. ibilbideak Bidarte eta Biarritzeko hiri erdialdearen arteko loturak bermatzen ditu.

Hegazkinez :

Biarritzeko Euskal Herria aireportua Bidartetik 6 kilometrora kokatzen da. Taxi batzuek Bidarteraino eraman zaitzakete. Aireportuan, autoak alokatzeko zerbitzu batzuk eskaintzen dizkizuete. Garraio publikoak hartzea nahiago duzue ? Chronoplus sareko C. ibilbideak Bidarteraino eraman zaitzakete.