Llegar a
Ama Birjiniarendako dedikatua izan da.Ekialderat dago aspaldiko ohitura bezala.Adral jaunak dionez, départamenduko arkitektorea, XVIgaren mendekoa da.Bere inguruan dago hilerri parokia.Hor, oraindikan, ikusten ditugu harri diskoidalak, oso zaharrak eta misteriozkoak.Beren zizelkadurak apaingarri asko dituzte.Hilarria erakusten du nurua eta bularra gizona bat bezala (bisitatu Arkang eta Osabateko hilerriak...)Hilarri hamareko bat dire halerriako zati berrian.
Hilerriaren serreran, kalostrapea eta kanpadorrea zituzten bertze aspektu bat XIX garen mendean.Kalostrape azpian eskola bat bazen.
Hegoaldean, ate zahar bat kondenatua dena gaindua da nitxo bazi batekin ( Victor Hugo oharturik 1843an)
Elizako parretak metro bat-metro bat eta 20 zentimetro egiten dute. Sute baten ondoren, ganga eta tribunak berrituak izan dira.
Katedralaren aintzinean, egurrezko gurutze bat, artisauko obra polit bat XVI eta XVII mendeen artean.
Eskaleraren beiti eta eskuinean badago Elizako gela ederrena:St Jacques-eko eraikin bat, beilari bat bezala jantzita, aritzako egurekin egina, oso polita.Espezialistak XVII garen mendekoa uste dute dela eta Espainola iduritzen zaiote.Lehen aldare bat zuen.