Itsasoan eta lur gainean, kirolariendako edo familian ala bikotean igarotako oporrentzat jarduera andana

Itsasbazterreko egiazko euskal herrixka baten gisan, uda garaian zainduak diren 5 km luzeko 6 hondartza eskaintzen ditu Bidartek.

Itsasoaren zaleak zareten edo lurreko jarduerak nahiago dituzuen kirolariak loriatuko zarete.

Bidarteko hondartzetan, lerra kirolekin goza ezazue, longboard, bodyboard, stand-up paddle… jarduerak saia daitezke, bakarrik edo surf eskola batek lagundurik.

Green zaleek euskal kostaldeko golf leku ospetsuenetariko bat erabil dezakete. Itsasoari begira, Ilbarritzeko Nazioarteko Entrenamendu Zentroa eta 9 zuloko ibilbidea dauzka.

Urte guzian zehar, Bidarteko Tennis Club-ean tenisean jostatzen ahal zarete, eta, Kostakoak pilota taldeko gazteekin eta Ona Pilota tailerreko Patxirekin, Pilotaleku handian pilotan aritzen ahal zarete.

Izadiaren maitaleek Bidarteren ezagutza oinez eta familian egin dezakezue. Horretarako antolatutako oinezkoen bidexkak badaude : Erretegiko hondartzatik abiatzen den Itsasbazterreko bidexka, Menditalde elkartearekin mendi ibilaldiak, eta kostaldeko azkenengo larre bastioiak ezagutzeko botanika ibilaldi zoragarri bat ere.

Sentsazio azkarrak gustuko dituztenentzat, belaunaldi berrikoak eta ekologikoak diren e-tricks ibilgailu elektrikoetan, denei zuzendutako ibilaldiak proposatzen dizkizue Trial Thunder-ek. Quad motako ibilgailuen zaleak zarete ? Euskal Herriko barnealdeko lurrak eta mendiak ezagut itzazue edo zuen quad ibilaldia bakarrik hauta ezazue.

Azkenik, Euskal ganibetegileen arte ofizialeen tailerren bisita eginez tokiko trebetasunaz goza ezazue, eta, Basilurko Errotako ahotik ezin utzizko jaki bereziak dasta itzazue : euskal pastiza, ore-fin bixkotxak, ogi biribilak, mesturak…