Biarritz eta Donibane Lohizune artean, euskal kostaldean, asteburuko edo aste osoko egonaldia egiteko leku bikaina da Bidarte.

Mendien eta itsasoaren artean kokaturik, arrotz gela bateko lagun arteko girotik 4 izarreko hotel bateko gelara, egonaldia binaka edo familian pasatzeko, zuen hautuko ostataleku bat aurkituko duzuela segur da.

Bidarteko herriaren erdi-erdian gela bat bilatzen baldin baduzue, herriaren erdialdean diren eta arras ongi kokatuak diren hotelengana jo ezazue. Hotel horietako batzuek, gainera, beren jatetxean mahai bat ere proposatzen dizuete. Itsasoaren maitaleentzat, hondartzatik hurbil-hurbil dauden hotelak zuen zain daude.

Bake leku baten bila bazaudete, atsedenerako egokia den ingurunea duten eta apainketa sotila duten xarma hotelak zuentzat egokiak dira.

Bestela, bizitegi praktiko baten beharra baldin baduzue, partikular batekin adosturik, hotel apartamendu bat edo oporretako alokatze bat aukera bikainak izanen dira.

Ttipien eta handien atseginerako, Bidarten kanpaleku aukera zabala dago. Leku sinpleenak, erosotasun osoko autokarabanak edo 3, 4 eta 5 izarreko etxe ibiltariak daude bertan.

Kanpalekuetako muntadura ezberdinez goza ezazue. Ur guneak eta txirristak, tenis zelaia, minigolfa, haurrendako jostalekua, kirol jarduerak eta animazioak badaude, besteak beste. Familientzat, hondartza bazterrean, oporretako bizitegiak ere badaude.

Azkenik, euskal estiloko arkitektura duen etxe baten izaera, etxola ekologiko bat edo XVII. mendeko baserri bat nahiago baldin baduzue, arrotz gelek errezibi zaitzakete, eta, sukaldaritza klaseak, artak, hammamera edo kirol gelara sarbidea bezalako zerbitzuak eskaini diezazkizuekete.