Esku-huska, zesta punta, xistera, trinketean, kantxan ... Badu belaunaldi anitz pilotak Bidarteko frontoien eta pareten kontra klaskatzen entzuten ditugula. Egiazko tokiko kirol honen zale diren ttipiak eta handiak, profesionalak zein amaturrak, urte osoan eta sasoien arabera, pilotan aritzen dira.

Udan, larunbat guztiz 18.00etan eta igande guztiz 11.00etan, Bidarteko herriko plazako Pilota Plaza Ttipian, pilotariek esku-huska jotzen diote pilotari. Jokalariak bi biren aurka lehiatzen dira, eta udako txapelketa irabazteko eginahal guztiak egiten dituzte.

Abiadura eta zehaztasuna atsegin dituzue ? Pilota Plaza Handian, uztailetik iraila erditsura arte, astearte eta ostiral guztiz, Xistera partidak ikustera jin zaitezte.

Xistera erabiltzen ikasi eta « pilotari » bilakatu nahi duzue ? Kostakoak pilota taldeko gazteek eta Ona Pilotako Patxik lehen irakaspeneko formulak eskaintzen dizkizuete.

Neguan, Kirolak ezker partean iragaten den Zesta Punta txapelketaren aldi ! Kostakoak pilota taldeko gaztetxoak, bidartar zaharrago batzuk bezala, munduko txapeldun izateko trebatzen dira.

Ordezkoak segurtatuak ditugu !