Hilabeteko bigarren igande guztiz, dantzaren maitaleentzat saihetsezina bilakatu den hitzordua animatzen dute Patxi eta bere lagunek : Bidarteko plazan, mutxikoak !


Fandangoa, mutxikoak, baltsa, polka, bikotean egiten diren dantzak edo bakarkako dantzak, bada zer egin, eta denendako ! Belaunaldi guztiak nahasten dituen trukaketa, topaketa eta partekatze momentua da.

Dantzan dakitenek irakatsiko dizuete. Haiei jarraikirik ibili eta hasi dantzatzen!