Euskal dantzak eta mutxikoak belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira. Hilabete guztiz, bigarren igandearekin, Bidarteko herriko plazara joan eta dantzan sar zaitezte. Uda garaian, Xinkako eta Goiz Argi musika eta dantza tradizionaleko elkarteek jantzi tradizionalekin ematen diren ikuskizunak antolatzen dituzte.

Antzinakoen baliabide nagusiak ziren lurra eta itsasoa aipatzen dituzten euskal kantu zoragarriak entzutearekin, hunkituak izanen zarete, segur. Herriko abesbatzen artean, Boga Boga koru mistoak urtero elizan abesten du. Bidarten Kantuz ekitaldian, jende guztia euskaraz kantatzera gomitatua da. Gertakari hori herriko plaza nagusian iragaten da, merkatu denboran, hilabeteko lehen larunbatetan, goizeko 11etan.

Pilota jokoen zaleek euskal pilota partida bat ikus ezazue. Uda garaian, asteburuetan, pilota plaza ttipian esku pilotako partidak iragaten dira. Pilota-joko zaharretik heldu den kirol berezitasuna da euskal pilota. Uda garaian betiere, baina astearteetan eta larunbatetan, pilota plaza handian Xistera Handiko partidak iragaten dira.

Aspaldiko kirol honi buruz gehiago jakiteko, Patxi Tambourindeguy herriko semeak Ona Pilota bere tailerra bisitatzeko proposamena luzatzen dizue. Bestalde, pilotan lehen irakaspenak jasotzeko ala hobetzeko klaseak eskaintzen dizkizue ere.