Roberto eta Martine gure bi harreragileek Bidarteko bisita iruzkinduak proposatzen dizkizuete. Hala, zuentzat herriak ez du gehiago sekreturik izanen !

Ibilaldi baten egiteko artean, beren herriaren maitaleak diren laguntzaile horiek zuekin egonen dira.

Bisita soil bat baino gehiago da. Bidarteko historia kontatuko dizueten herritar batzuekin egiazko topo egitea da.

Pertsonaia historikoak ezagutuko dituzue (hala nola Serbiako Natalia erregina, Ilbarritzeko Gazteluko l’Espée Baroia...), “Bidarte” hitzaren etimologia ikasiko duzue, bale ihiziaren iragana ezagutuko duzue, geruza geologikoak ikusiko dituzue, Donejakueko bidean ibiliko zarete, eta beste gauza anitz ere !

Udako sasoian, uztailean eta abuztuan, asteazken eta ostiral goizetan iragaten dira bisita horiek (hitzordua Turismo Bulegoaren aitzinean, goizeko 10:30etan).

Bakantzatiarrei, herritarrei, ttipiei ala handiei, jende guztiei zuzenduak dira. Gaztelaniaz edo ingelesez ere egin daitezke, lehenago hitzordua hartuz gero.