Egonaldi baten denboran, euskal bizimodura pasa zaitezte : maletak pausa itzazue eta laxa zaitezte !

 

Biarritz eta Donibane Lohizune artean idealki kokaturik, Bidarteko herri xarmagarria ozeanoaren gainaldean dago. Gibelean, Pirinioak ikus daitezke.

"Bidartean zuzena onena" da bere goiburua, hau da, bidegurutzean, aukera onena zuzen jotzea dela. Hala, Bidarteko nortasun azkarra argiki adierazten du : funtsezkora jotzea, zuzenki.  

Egiazkotasuna, soiltasuna eta partekatzea dira herriak maite dituen balioak. Itxuraz tradizionala eta kontserbadorea baldin bada ere, urteetan zehar, herri ttipi modernoa eta dinamikoa bilakatu da. Urte osoan, animazio anitz eskaintzen ditu.

Bidartera etorriz gero, surfean eta euskal pilotan lehen irakaspenak jasoko dituzue, dantza, kantua eta herri kirolak bezalako tokiko tradizioak ezagutuko dituzue, herriaren maitale sutsu batzuekin herria bisitatuko duzue, lurraldeko produktu eta jaki bereziak dastatuko dituzue, ozeanotik hurbil indarberrituko zarete, green gainean nagikerian ibiliko zarete, eguzki sartzea begiratzen ametsetan arituko zarete, eta, bereziki, familian, lagun artean edo bikotean bizitako momentu oroz baliatuko zarete.

Izadiaren maitaleentzat jostaleku zoragarria da Bidarte. Izan ere, herrian 5 km luzeko 6 hondartza, daude, golf zelai bat dago, Itsasbazterreko bidexkan eta beste leku askotan oinezko ibilaldiak egin daitezke, eta surf eskolekin, quad eta e-tricks motako ibilgailuekin, skate parkearekin eta kirol zelaiekin aisialdirako aukera anitz daude.

Bidarteko eskulangintzari esker, kultur gosea duzuenak ez zarete jelos izanen. Euskal ganibetegileen tailerra eta Basilurko Errotako tailerra bisita ditzakezue, herriko plaza eta lapurtar triptikoa ikus ditzakezue, herriko monumentu historikoak eta Donejakueko bidearen zati bat ezagutzeko ondarearen bidexkan ibil zaitezkete.

Beraz, asteburu bat edo hurrengo oporrak Euskal Herrian eta Bidarten iragateko gogoa baldin baduzue, kanpalekuen, 4 izarreko hotelen, arrotz gelen, turistendako egoitzen eta oporretako alokatzeen artean, ostatatzeko aukera zabala duzue.