Familian euskal kostaldea ezagutzeko modurik ederrenetarikoa… oinezko ibilaldia da, bistan da !

Ozeano Atlantikoari, euskal mendiei, Espainiari eta kostaldeko herriei eta hiriei begira egoteko, 54 kilometroko luzera duen eta Bidartetik Donostiara eramaten duen Itsasbazterreko bidexkak bistarik ederrenak eskaintzen ditu.

Ibilbidearen lehen 25 km-ak Bidarteko Erretegiko hondartzatik abiatzen dira eta Hendaian amaitzen dira. Bidarteko herria itsaslabar altuen gainean eraikia izan denez, ibilaldiaren parte horretan bista zoragarria dago.

Bidean, euskal kostaldeko xarma diren badia ttipiak eta hondartza basak ezagut itzazue.

Bidarteko Santa-Madalena kaperaren zelaigunea, Getariako portu ikusgarria, Donibane Lohizuneko Paul Jovet lore-baratze botanikoa, Santa Barbarako lurmuturra eta bertatik Donibane Lohizuneko badiaren bista zoragarria, euskal erlaitza harrigarria, Hendaiako Abbadia gaztelua eta Bi bixkiak ez itzazue huts egin. Autobus ibilbide erregularrak gogoan ukan.

Itzultzeko, Transport 64 (816 ibilbidea) hartu.