Bidarten, liburutegi kanapeetan nagikerian ibiliz, Pili Taffernaberry arte galerian momentuko erakusketa ikusiz, Euskal ganibetegileen tailerren bisita eginez eta Basilurko Errotako atea bultzatuz, leku idorrean egon zaitezkete.

Euriaren ondotik aro ederra dator ! Euskal Herriko museoak eta guneak ezagutzeko, aro ederraz balia zaitezte.

Kostaldean, Baionako Euskal Museoa, Biarritzeko Ozeanoaren Hiria eta Itsas museoa akuarioa, Donibane Lohizuneko Jean Vier Euskal Ekomuseoa, Urruñako Urtubia gaztelua eta lorategia, Hendaiako Abbadia gaztelua ikustekoak dira.

Barnealdean, Sarako leizeak eta Ortillopitz etxea, Kanboko Arnaga eraikina, Izturitzeko eta Otsozelaiko harpeak, Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegia et Zuberoako Ospitalepea ezagut itzazue.

Azkaine aldean, Akerbeltz garagardotegiaren eta Lartigue Ehundegiaren tailerrak bisita ditzakezue.

Zinemazaleentzat, ateratako azken filmak ikusteko zinema aretoetara joan zaitezkete : Biarritzeko Le Royal, Angeluko Mon Ciné eta Baionako l’Atalante eta CGR.

Lasaitzeko, euskal kostaldeko talasoterapia zentroek beren bainu berotuetan errezibitzen zaituztete eta arta multzo zabala eskaintzen dizuete.

Txokolatea euskal jaki berezia da, nahiz hori gutxik jakin. Txokolatea maite dutenentzat, Baionan txokolatearen ezagutza ibilbide bat dago, eta, kuriosago direnentzat, Biarritzeko Txokolatearen Planeta museoa gomendatzen dugu.

Haurrek beren energia guztia askatzeko aukera izan dezaten, Donibane Lohizuneko Luziparc, Angeluko Grenadine et Crayonnade edo Royal Kids barneko jostaleku eta parkeak haur ttipiak eta handiak hartzeko prest daude !